ALBISTEGIA - Hezkuntza digitalaren 3. topaketa

ZOZKETAN SARIA LORTU DUTEN ZENBAKIAK

Zenbaki saridunak: No/ zbka. 201 ………….PORT HP, P0F28EA No/ zbka. 028…………..PORT ACER NT.G53EB.005 No/ zbka. 100…………..PORT ACER NT.G53EB.005 No/ zbka.168……………TABLET SAMSUNG SM-P550NZKAPHE No/ zbka. 057…………..TABLET SAMSUNG SM-P550NZKAPHE Saridunek, Fernando García NCS Durango enpresako ordezkariarekin ezarri beharko dira harremanetan. e-posta: fernando@ncsdurango.com Tfnoa(k).: 946630005 edo 648682671 Milesker parte hartzeagatik ESKOLA DIGITALA ZOZKETAKO ZENBAKI SARIDUNAK

MARC SANZ LÓPEZ, GOOGLE Educación para Españako zuzendariak, III Topaketetan egongo dela ziurtatu du.

Bere emanaldiak entzuteko bi aukera izango dituzue. Bata, EDELVIVES-EBAIZABAL argitaletxearen saioan eta bestea XENON enpresaren ekitaldian. Google-zaleak zaretenok abagune ezin hobea izango duzue Marc Sanz ezagutzeko, bere azalpenak entzuteko eta berarekin egoteko.

Ahoa goxatzen joateko

Jarraian duzuen loturetan Ikastetxeetako Esperientzia Berritzaileen adibideak eskuragai eta aztergai dituzue. Eskola Digitala hobetze lanean, hainbat eragilek lan egiten dute sutsu. Hemen adibide bikaina. http://b06jardunaldiak2016.blogspot.com.es/ lan berritzailea egiten duten ikastetxeak ezagunak dira ingurukorentzat baino Elkarte Autonomoko beste eskola batzuentzat agian ez. Beraien esperientzia elkartrukatu dezaketelakoan gaude. Datorren astean elkar ikusiko dugulakoan, agur t’erdi!!

INFORMAZIO INTERESGARRIA: EKIPOEN ZOZKETA

III Topaketa Digitaletara (http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/) joateko asmorik izanez gero, jakinarazi nahi dizuegu HP, XENON, SAMSUNG, EPSON, TXESMIKA eta MICROSOFT enpresek eskaintza interesgarri hau egiten dutela beraien hitzaldietan parte hartuko duten irakasleentzako: Hitzaldi horietara joaten diren partaideen artean, ORDENADORE edo TABLET bat zozketatuko da. Animatu eta eman izena. OHARRA: Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da hitzaldi horretara

ESKOLA DIGITALAREN III. TOPAKETAK

Bi urte bete dira ESKOLA DIGITALA ekimena abian ezarri genuela. Denbora honetan, proiektu honen ibilbidea sendotzen joan gara, eta eskola publikoaren digitalizazio prozesu jasangarria bermatzeko eskuratu behar genuen ezagutza handitzen joan da. Aurreko bi edizioetan, hezkuntza arduradun, ikastetxe publikoen, aholkularitza zerbitzuen, enpresen, argitaletxeen, eta abarren aldetik izan dugun erantzun positiboak, animatu gaitu III Topaketa Digitalak