Bi urte bete dira ESKOLA DIGITALA ekimena abian ezarri genuela. Denbora
honetan, proiektu honen ibilbidea sendotzen joan gara, eta eskola publikoaren digitalizazio prozesu jasangarria bermatzeko eskuratu behar genuen ezagutza handitzen joan da.

Aurreko bi edizioetan, hezkuntza arduradun, ikastetxe publikoen,
aholkularitza zerbitzuen, enpresen, argitaletxeen, eta abarren aldetik izan dugun erantzun positiboak, animatu gaitu III Topaketa Digitalak antolatzera. Hauek, 2017ko otsailaren 1ean eta 2an Occidental Bilbao hotela (lehengo Holiday Inn) hotelean gauzatuko dira.

Lehendik emandako urratsetan ikasitakoa abiapuntu bezala harturik, edizio honetarako egitarau zabala bezain erakargarria osatzen ari gara, eta zenbait gai-ardatz nagusiak izango dituena:

  • Enpresa eta argitaletxeen soluzioak eta proposamen pedagogikoak.
  • Ikastetxe publikoen teknologizazioa gaur, bihar.
  • Software librearen aukerak.
  • Irakasleen alfabetatze eta gaitasun digitala hobetzeko prestakuntza prozesua.
  • Familien alfabetatze digitala.

Gai tematiko horiek lantzeko, formatu eta lan dinamika desberdinak erabiliko ditugu: digitalizazio plan instituzionalen aurkezpenak, aditu eta ikerlarien hitzaldiak, ikastetxeen digitalizazio esperientzien aurkezpenak, mahainguruak, eztabaidarako lantaldeak,…

Gurekin izango zaituztegulakoan, jaso ezazue agur bero bat.
Euskal Eskola Publikoaren III TOPAKETA DIGITALEN Antolakuntza Batzordea.