Lagun agurgarria,

Komunikazio honen bidez jakinarazi nahi dizugu ESKOLA DIGITALAREN III. TOPAKETAK egingo ditugula Bilboko Occidental Bilbao Hotelean 2017ko Otsailaren 1ean eta 2an.

Topaketa hauek, HEIZE (BIHE-SAREAN) federazioa eta EHIGE konfederazioek, euskal eskola publikoaren digitalizazioan laguntzeko sortu genuen ESKOLA DIGITALA proiektuaren aspektu garrantzitsu bat dira. Argi daukagu Euskal Eskola Publikoak bere gogoeta propioa egin behar duela funtsezkoa den gai honi modu egokian heltzeko.

Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea, ikastetxeen ezagutza digitala hobetzea, da eta era berean aurreko ikasturtean ospatutako II Topaketei jarraipena ematea. Batzuk hasi duzue zuen proiektu digitalen garapen prozesua, beste batzuk hastekotan zaudete eta badago azken bultzada behar duenik ere. Ikastetxeei egin beharreko bide hori egiten laguntzeko asmoz antolatu dugu III edizio hau.

Topaketok, hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu. Ikastetxe publikoen garapen digitalaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna bermatu ahal izateko, denon ikusmira ezagutzea eta elkarlana sustatzea beharrezkoa da.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, ikastetxeen esperientziak, enpresen proiektu pedagogikoak eta tailer didaktikoak, argitaletxeen material digitalen aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak, eta abar entzuteko eta ezagutzeko aukera izango duzue parte hartzaileok. Hala ere, aurtengo edizioan bi aspektuei eman nahi izan diogu denbora-tarte garrantzitsu bat: irakasleon gaitasun digitalari eta eskola publikoen parte hartzeari eztabaida foroen bitartez.

Bestalde, ziur gaude topaketa hauen ondorioak ere oso lagungarriak izango zaizkizuela, baliabide digitalekin irakasteko-ikasteko egiten ari zareten berrikuntza-proiektuen garapen prozesuan. Horregatik, aurkezpenak eta beste zenbait material eskegiko zaizkizue topaketek amaitu ondoren.

Ondoren aipatzen den topaketen web gunean aurkituko duzue informazio guztia eta 2016ko Abenduaren 23tik aurrera aukera izango duzue egitaraua jaitsi ahal izateko eta izena emateko:

http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/.

Urtarriletik aurrera, joango gara webgunean beste zenbait informazio eskaintzen: aparkalekuak, garraioa, …
Guzti hau jakinda, eskertuko genizuke aipatu datak, hots, Otsailaren 1ean eta 2an zure eta zure ikastetxeko arduradun desberdinen agendan sartzea bertan elkartuko garelarik.

Adeitasunez

III Topaketa Digitalen Antolakuntza Batzordea